Zertan oinarritzen den

ConsisteGaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzak eta elikagaigintzako sektoreak 4 milioi tona inguru hondakin eta azpiproduktu organiko sortzen ditu. Mota ugarikoak izanagatik, nekazaritzako eta elikagaigintzako azpiproduktuek ezaugarri nagusia da guztiek dutela materia organikoko eduki handia. Horiek hondakin gisa kudeatzea lan nekeza eta garestia da; gainera, hainbesteko nutriente-edukia dutenez, hondakin gisa tratatzeak lehengai ugari alferrik galtzea lekarke berekin, bestela baliatu litekeena.

GISWASTE Life proiektuak tresna informatiko bat proposatu du nezkazaritzako eta elikagaigintzako landareen, okelaren eta esnearen azpiproduktuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko zer egin behar den erabakitzeko, zuzenean hondakin gisa tratatu beharrean.

Ingurumen-abantailez gain, onura ekonomikoak ere lortuko dira, jarduera ekonomiko berri bat sortu izanaren ondorioz: hondakinak kudeatzeko eta etekina ateratzeko enpresa berriak sortzea, hain zuzen.

Horiei etekina ateratzeko aztertzen ari diren aukerak bi dira: biogasa sortzea eta animaliak elikatzeko pentzuak egitea.

Proiektuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten diren nekazaritzako eta elikagaigintzako azpiproduktuetan, gutxienez % 70 horrela tratatzeko aukera bideragarriak proposatzea

Zergatik den beharrezkoa »

Parte-hartzaileak

AztiGeogramaLKSIhobe