LKS
Parte-Hartzailea
LKS taldea zerbitzu profesionalen sektoreko erreferente nagusietako bat da. 1.050 pertsona inguru ditu plantillan, eta urtean 70 milioi euro fakturatzen ditu, gutxi gorabehera. MONDRAGON taldeko kide da (EAEko enpresa-talde handiena, eta estatuko zazpigarrena).
LKS taldea kooperatiba batzuek eta askotariko forma juridikoak dituzten dozena bat partaidetzako enpresek osatzen dute. Taldea etengabe hedatu eta hazi da, eta giza eta gizarte-balioetan oinarritutako filosofia du.
Euskadiko hedapen naturaletik haratago, azken urteotako garapenaren bidez beste autonomia-erkidego batzuetara hedatu da: Madril, Katalunia, Andaluzia, Aragoi, Kantabria, Nafarroa, Gaztela-Mantxa, Errioxa eta abar. Horrez gainera, LKSren nazioarteko merkatuko jardueraren bidez, herrialde hauetan ezarri da: Frantzia, Costa Rica, Dominikar Errepublika, Mexiko, Txile, Kolonbia, Uruguay, India eta Txina.
LKS ingeniaritzak jarduera-eremu hauek ditu: arkitektura, ingeniaritza, hirigintza, higiezinen alorreko aholkularitza, diseinua eta berrikuntza, eta zerbitzu espezializatuak.
Informazio gehiago: LKS