Ihobe - Eusko Jaurlaritza

Parte-Hartzailea

IhobeIhobe ingurumenaren kudeaketarako sozietate publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari atxikia. Ihoberen xedea da Eusko Jaurlaritzari laguntza ematea, ingurumen-politika betetzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan iraunkortasunaren kultura hedatzeko.

Ihoberen jarduera da arlo hauetan zerbitzuak ematea: airea, lurzoruak, hondakinak, ingurune naturala eta enpresak. Horrez gainera, Ingurumen Sailburuordetzari babesa ematen dio, bai hainbat erakundek parte hartzen duten proiektu estrategikoak garatzeko, bai ekodiseinu, ingurumen-plangintza, klima-aldaketa, nazioarteko lankidetza eta erosketa arduratsuaren inguruko bestelako proiektuak gauzatzeko.

 

Horretarako:

  • Ingurumen-jakintza sortzea eta ezagutaraztea bultzatzen du.
  • Enpresekin, herri-administrazioarekin eta herritarrekin lankidetzan dihardu.
  • Ingurumenaren hobekuntzaren eragile eta parte-hartzaile aktiboa da.
  • Jakintza eta baliabideak partekatzen ditu, oinarrian bikaintasuna eta gizarte erantzukizuna dituela.

Zehazki, ingurumenaren alorreko ezagutza praktikoak garatzen eta kudeatzen ditu Ihobek, ingurumen-politikako tresnak garatzen ditu, eta berariazko zerbitzuen eta sareen bidez abian jartzen ditu.

Informazio gehiago: Ihobe 

Parte-hartzaileak

AztiGeogramaLKSIhobe