GEOGRAMA

Parte-Hartzailea

GeogramaGeograma da geoinformazioa atzitzen, hornitzen, tratatzen eta kudeatzen espezializatutako enpresa-multzoa.

 

Geoinformazioak geografia- edo lurralde-osagaia duten edonolako datu digitalak hartzen ditu. Besteak beste, satelite bidezko irudiak, argazki geolokalizatuak, kartografia, datu sozioekonomikoak , igarotako oinezkoei buruzko datuak, hiriko planoak, inbentarioak, trafikoari buruzko informazioa, bezeroei eta merkatuari buruzko datuak eta abar.

Gaur egun eskura dagoen geoinformazio zabalari esker, kudeaketa eta erabaki-hartzeak euskarritzeko prozesuak optimiza daitezke, bai eremu publikoan, bai arlo pribatuan.

Geogramak geoinformazioa atzitzeko, tratatzeko eta kudeatzeko zerbitzu espezializatuak ematen ditu, eta soluzio egokituak ematen dizkie sektore hauei, besteak beste: telefonia mugikorra, banka, udalak eta ingeniaritza-enpresak.

Informazio gehiago: GEOGRAMA

Parte-hartzaileak

AztiGeogramaLKSIhobe