AZTI-Tecnalia

Koordinatzailea

IhobeAZTI-Tecnalia itsasoaren eta elikagaien alorreko ikerkuntzan aditua den zentro teknologikoa da, arrantza- eta itsas-sektorearen zein elikagai-sektorearen garapen sozial eta ekonomikoarekin konprometitua. 29 urteko esperientzia du, eta 2.000 proiektutik gora garatu ditu enpresekin eta erakunde publikoekin. Une honetan, 30 europar proiektu lideratzen ari da. Tecnalia korporazioaren zati da, hiru ikerketa-zentrok osatua.

 

AZTI-Tecnaliak hiru egoitza ditu, bi Bizkaian (Sukarrieta eta Derio) eta bat Gipuzkoak (Pasaia). 225 profesionalek osatutako lantaldea du, eta 18 milioi euroko negozio-bolumena izan zuen 2011n. AZTI-Teknalia ikerketa- eta berrikuntza-zentroa bi negozio-unitatetan egituratuta dago: itsas-ikerkuntza eta elikagai-ikerkuntza, eta azken horren ardatza da elikagaien eta elikagaigintza-prozesuen kalitatea, produktibitatea eta berrikuntza hobetzea.

Elikagaien azterketa-unitatea 80 teknikari eta ikertzailek osatzen dute, 4 espezializazio-eremu handitan banatuta:

  1. Elikagaigintzako produktu berriak
  2. Elikagaien segurtasun- eta kalitate-sistemak detektatzea
  3. Teknologia berriak
  4. Bazka-sarearen iraunkortasuna

Helburua da beharrei erantzutea, merkatuaren zein kontsumitzaileen premiak aintzat hartuta, eta industriari aplikatutako estrategiaren definizio berriak sortzea: merkatu-kontzeptuak, lehia-abantaila, elikagaien segurtasuna, arriskuaren kudeaketa, ingurumenaren hobekuntza eta abar.

Informazio gehiago: AZTI

 

Parte-hartzaileak

AztiGeogramaLKSIhobe