Parte hartu

Azti

AZTI itsasoaren eta elikagaien alorreko ikerkuntzan aditua den zentro teknologikoa da, arrantza- eta itsas-sektorearen zein elikagai-sektorearen garapen sozial eta ekonomikoarekin konprometitua. 29 urteko esperientzia du, eta 2.000 proiektutik gora garatu ditu enpresekin eta erakunde publikoekin. Une honetan, 30 europar proiektu lideratzen ari da. Tecnalia korporazioaren zati da, hiru ikerketa-zentrok osatua.

Gehiago irakurri [+]


Geograma

Geograma da geoinformazioa atzitzen, hornitzen, tratatzen eta kudeatzen espezializatutako enpresa-multzoa. Geograma Geoinformazioak geografia- edo lurralde-osagaia duten edonolako datu digitalak hartzen ditu. Besteak beste, satelite bidezko irudiak, argazki geolokalizatuak, kartografia, datu sozioekonomikoak , igarotako oinezkoei buruzko datuak, hiriko planoak, inbentarioak, trafikoari buruzko informazioa, bezeroei eta merkatuari buruzko datuak eta abar.

Gehiago irakurri [+]


LKS

LKS taldea zerbitzu profesionalen sektoreko erreferente nagusietako bat da. 1.050 pertsona inguru ditu plantillan, eta urtean 70 milioi euro fakturatzen ditu, gutxi gorabehera. MONDRAGON taldeko kide da (EAEko enpresa-talde handiena, eta estatuko zazpigarrena). Ihobe LKS taldea kooperatiba batzuek eta askotariko forma juridikoak dituzten dozena bat partaidetzako enpresek osatzen dute. Taldea etengabe hedatu eta hazi da, eta giza eta gizarte-balioetan oinarritutako filosofia du.

Gehiago irakurri [+]


Ihobe

Ihobe ingurumenaren kudeaketarako sozietate publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari atxikia. Ihoberen xedea da Eusko Jaurlaritzari laguntza ematea, ingurumen-politika betetzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan iraunkortasunaren kultura hedatzeko. Ihoberen jarduera da arlo hauetan zerbitzuak ematea: airea, lurzoruak, hondakinak, ingurune naturala eta enpresak. Horrez gainera, Ingurumen Sailburuordetzari babesa ematen dio...

Gehiago irakurri [+]

Parte-hartzaileak

AztiGeogramaLKSIhobe