Tailer teknikoak

GISWASTE proiektuko bazkide diren erakundeetako –AZKI eta LKS- pertsonal teknikoak zenbait topaketa izan ditu urrian, azaroan eta abenduan, lantzen ari den GIS tresnaren garapena balidatzeko xedez. Bilera horietan, biogasaren eta animalia-elikagaien plantaren proiektu pilotuetan LKSk tresna horrekin lortu dituen emaitzak kontrastatu ahal izan dira. Bilerak eraginkorrak izaten ari dira GIS tresnaren azkeneko balidazioan aurrera egiteko eta haren erabilgarritasuna eta irismena ahalik eta gehien doitzeko. 

separador

AZTI eta LKS abuztuaren 30ean bildu ziren tresna balidatzeko B4 zereginari jarraipena emateko; hala bada, LKSk idatzitako biogas-instalazioaren aurreproiektuak lortutako emaitzak erkatu zituzten. Horrez gain, animalien elikadurarako irinak ekoizteko instalaziorako aurreproiektua idazteko egindako aurrerapenak ere aztertu zituzten.

separador

Tokia: AZTIren (Derio) eta Geogramaren (Vitoria-Gasteiz) egoitzak Skype bidez
AZTI eta Geogramako teknikariek bilera teknikoak egin izan dituzte astero GISWASTE tresna osatuko duten parteak banan-banan definitzeko. Bilera horien bidez, aurrera egin nahi da datuen kargaren garapen eta programazioan, GIS mapen bistaratzean, ibilbide logistikoen kalkulu optimoan eta bideragarritasun teknikoan, ekonomikoan eta ingurumenekoan.

separador

Tokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza, Derio, Bizkaia
Aurrerapen teknikoko bilera, Life GISWASTE proiektuaren B4 ekintzaren baitan. Bertan, AZTI eta LKSko teknikariek parte hartu dute, helburu hauekin: tresnaren balidazioan egindako aurrerapenak trukatzea eta haren bukaerara arte -2016ko amaieran- egin beharreko urratsak planifikatzea. Ekintza horren bitartez, aurreproiektuan izandako emaitzak kontrastatu eta ikusi ahal izan ziren, tresnaren alderdi sendoak ikustea eta egin beharreko doikuntzak egitea xedetzat hartuta.

separador

17 de febreoTokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza, Derio, Bizkaia

AZTI eta LKSko teknikariek bilera presentzial bat egin zuten LKSren Derioko egoitzan, Bizkaiko parke teknologikoan, B4 ekintzan (Tresnaren Balidazioa) egindako aurrerapenak eta horren amaierara arte egin beharreko urratsak konpartitzeko. Ekintza horren helburua da tresnaren bidez lortutako emaitzak modu tradizionalean egindako aurre-proiektu batekin (azterlan tekniko-ekonomiko eta ingurumen-azterlan klasikoa) kontrastatzea eta balidatzea, tresnaren alde onak ikusteko eta, beharrezkoa izanez gero, egin beharreko doikuntzak egiteko animalien elikaduraren eta biogasaren aukeretan.

separador

17 de febreoTokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza, Derio, Bizkaia

AZTI eta Geogramako teknikariek datuen karga adosteko bilera bat egin zuten, online, tresnaren lehenengo eszenarioak sortzeko xedez. Orobat, tresnaren azkeneko operazio-eskema adostu zen, haren programazioan aurrera egiten jarraitzeko.

separador

17 de febreoTokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Pasaian (Gipuzkoa)

AZTI eta Geogramako teknikariek bilera presentzial bat egin zuten, proiektuaren B3 Ekintzari lotutako bi zereginetan egindako aurrerapenak elkarri aurkezteko: datuen karga eta Bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa kalkulatzeko formula eta algoritmoak. Halaber, tresnaren programazioan aurrera egiteko egin beharreko hurrengo urratsak definitu ziren.

separador

17 de febreoTokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Derion (Bizkaia)

IHOBE eta AZTIko teknikariek bilera bat izen zuten AZTIren Derioko instalazioetan; bertan aztertu ziren IHOBEk proiektuaren komunikazio-planean egindako aurrerapenak, eta 2015eko amaierara eta 2016ko hasierara arte egin beharreko zereginak definitu ziren.

separador

17 de febreoTokia: Geogramaren egoitza, Vitoria-Gasteiz

Aurrerapen teknikoari buruzko bilera honetan, Geogramak aurkeztu zizkien AZTI-Tecnalia eta Ihoberi hondakinen bilketarako ibilbideak GIS informazio sistemen bidez sortzeko egindako lehenengo probak; horren helburua da erabakiak hartzen laguntzea landare-, haragi- eta esne-azpiproduktuen balorizaziorako alternatiba egokienaren inguruan.

separador

17 de febreoTokia: Geogramaren egoitza, Vitoria-Gasteiz

AZTI eta GEOGRAMAko teknikariek bilera bat egin zuten Sharepoint garapenarekin jarraitzeko. Oraingoan, erabiltzailea sortzeko prozedura jorratu zen, GISWASTE proiektuko datuak sartzeko, egokitzeko eta eguneratzeko, AZTIko teknikarien aldetik.

separador

17 de febreo Tokia: LKS-ren egoitza Derion (Bizkaia)

AZTI eta GEOGRAMAko teknikariek bilera tekniko bat egin zuten LKSren egoitzan, Bizkaiko parke teknologikoan (Derio), B4 zeregina abiatzeko xedez: tresnaren balidazioa. Bilera horretan, eraiki gabeko bi planten 2 proposamenen (biogas planta bat eta animalien elikadurarako planta bat) azterlan tekniko-ekonomikoak eta ingurumen-azterlanak gauzatzeko egin beharreko urratsei heldu zitzaien, tresnaren egokitasuna geroago balidatzeko xedez.

separador

17 de febreoTokia: Geogramaren egoitza, Vitoria-Gasteiz

AZTI eta GEOGRAMAko teknikariek bilera bat egin zuten bideo-konferentziaren bidez; bertan, Geogramako teknikariek erakutsi zituzten informazioaren kargaren garapenetan egindako azken aurrerapenak. Bileraren ardatza izan zen karga hori egiteko moduari buruzko azalpen sakon bat eskaintzea, tresnaren bidez ebaluatu beharreko eszenarioak sortzeko modua erakusteaz batera. Bukatzeko, erakusketa txiki bat egin zen, eszenario bat simulatuz, garapen horiek tresnaren garapenerako izan dezaketen aplikatze-potentziala ikusteko.

separador

17 de febreoTokia: Geogramaren egoitza, Vitoria-Gasteiz

Koordinazio teknikoko bilera, Geograma, LKS eta AZTI-Tecnaliaren artekoa, proiektuaren egoera berraztertzeko, kronogramari eta berehala heldu beharreko gai garrantzitsuei dagokienez; tresna eta metodologia identifikatzea, definitzea eta haren kokagunea adostea, eta baita haren garapenerako erabili beharreko programazio-lengoaia ere. Halaber, proiektuaren komunikazio beharren inguruan eztabaidatzea.

separador

17 de febreoTokia: Geogramaren egoitza, Vitoria-Gasteiz

Proiektuaren bazkideek errepasoa egin diete orain arte izandako lorpenei, aurreikusitako kronogramaren betetze mailari eta etorkizuneko ekintzen plangintzari, Life deialdiari eta proiektuaren azkeneko helburuak lortzeari dagokienez.

separador

17 de febreoTokia: Ihoberen Bilboko egoitza

Komunikazio-jarduerak koordinatzeko bilera. Bertan, hedakuntza-materiala hobetzeko moduaz eztabaidatu zen, nazioarteko batzar eta azoketan parte hartzeari begira; halaber, gure proiektua hedatzeko interesa duten aldizkari teknikoen identifikazioa ere egon zen eztabaidagai. Horrekin batera, web domeinu bat egokitzeko aukeraz hitz egin zen, datu-baseak hor jartzeko; hor jarriko lirateke, halaber, garatzen ari den tresnaren proba-bertsioak. Gainera, proiektua komunikatzeko eta hedatzeko gauzatu litezkeen beste ekintza batzuen inguruko ideiak proposatu ziren.

separador

17 de febreoTokia: Geogramaren egoitza Gasteizen

Life GISWASTE proiektuaren B2 eta B3 Ekintzen aurrerapen teknikoko bilera egin da, Geograma eta AZTI-Tecnaliako teknikarien parte-hartzearekin. Eztabaidagai egon dira irizpide anitzeko erabakiaren metodologia, aukeran dauden metodoak eta horiek eskaintzen dituzten aukerak, proiektuaren helburuei ondoen egokitzen zaien metodoa aukeratzeko xedez. Horrekin batera, aurrera egin da operazio-eskemaren definizioan, eta hor desglosatu dira tresnak gauzatu beharko dituen operazioak, azterketaren zuzentasuna bermatzeari begira.

separador

24 de octubreTokia: Geogramaren egoitza Gasteizen

Life GISWASTE proiektuko B1, B2 eta B3 ekintzen aurrerapen teknikoaren bilera. Geograma eta AZTI-Tecnaliako teknikariek parte hartu dute bileran. Ekoizleari bakarrik lotutako bideragarritasun-faktoreen gaineko datu-baseak –maila mugatzaile eta baldintzatzaileak zein azpiproduktu mota bakoitzaren balio erlatiboak barne hartuta– kontratatzeaz eztabaidatu dute bileran.
Azpiproduktuen faktore eta mota bakoitzarentzako haztapen-irizpideak ere aztertu dituzte; orobat, orain arte lortutako haztapenaren ondoriozko balioen aurretiko ontasunaren analisian aurrera egin dute.

separador

22 de septiembreTokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Derion (Bizkaia)
Life GISWASTE proiektuko B1, B2 eta B3 ekintzen aurrerapen teknikoaren bilera. AZTI-Tecnalia, Geograma eta LKSko teknikariek parte hartu dute aipatutako bileran. Bideragarritasun-faktoreen zerrendaren zein horren maila mugatzaile eta balditzatzaileen zerrendaren behin betiko formatua hautatzeko lanean aritu dira; horrez gain, aztertu beharreko eskualdean ezarri beharko litzatekeen instalazio kopuru egokiena zehazteko irizpideak aztertu dituzte, eta kostu logistikoaren azterketa egiteko softwarea identifikatzen jardun dute. Azpiproduktu organikoen ekoizleak kokatzeko parametro gisa, udalerriaren parametroa erabili ordez, posta-kodea erabiltzea egokia izango litzatekeen ere aztertu dute.

separador

10 de julioTokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Derion (Bizkaia)
Life GISWASTE proiektuko B1 ekintzen aurrerapen teknikoaren bilera. AZTI-Tecnalia eta LKSko teknikariek parte hartu duten bileraren bidez instalazioa non koka daitekeen kalkulatzeko eta kokapenik egokiena hautatzeko metodologiarik onena zehaztu dute.

separador

19 de junioTokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Derion (Bizkaia)
Life GISWASTE proiektuko B1 eta B2 ekintzen aurrerapen teknikoaren bilera. AZTI-Tecnalia, Geograma eta LKSko teknikariek parte hartutako bileran bideragarritasun-faktoreen zerrendaren behin betiko definizioa zein horien maila mugatzaile eta baldintzatzaileak aztertu dituzte; horrez gain, bideragarritasuna kalkulatzeko metodologia motarik onena zein den aztertu dute, baita simulazio-tailerren diseinua ere, egindako aurrerapenak kontrastatzeko.

separador

16 de junioTokia: Geogramaren egoitza Gasteizen
Life GISWASTE proiektuko B1 eta B2 ekintzen aurrerapen teknikoaren bilera. Geograma eta AZTI-Tecnaliako teknikariek parte hartutako bileran ibilbideak kalkulatzeko erabili beharreko software motaren definizioa aztertu dute, bai eta tresnan faktoreak sartzeko behin betiko formatua ere.

separador

26 de marzoTokia: LKSren egoitza Zamudion (Bizkaia)
Life GISWASTE proiektuko B1 ekintzen aurrerapen teknikoaren bilera. LKS eta AZTI-Tecnaliako teknikariek parte hartu dute bileran, eta balorizazio-aukeren bideragarritasunean eragiten duten faktoreen zerrendaren definizioa landu dute.

separador

24 de enero

Tokia: Geogramaren egoitza Gasteizen
Life GISWASTE proiektuko B1 eta B2 ekintzen aurrerapen teknikoaren bilera. Geograma eta AZTI-Tecnaliako teknikariek parte hartu dute bileran. INSPIRE zuzentarauak proiektuan zer eragin duen, Bideragarritasun Faktoreen zerrenda aurkezteko formatua eta bideragarritasuna aztertzeko tresna informatikoak zer eragiketa mota egin behar dituen aztertu dute bertan, besteak beste.

Parte-hartzaileak

AztiGeogramaLKSIhobe