Proiektuaren gertaera nagusiak

2013ko abenduak 31:
ABIAN DA LIFE GISWASTEREN WEBGUNE KORPORATIBOA!

Abian da gaurtik aurrera proiektuaren webgune korporatiboa: www.lifegiswaste.eu. GISWASTE proiektuaren xehetasunak jasotzen dituzten Notice Boards izenekoak ere prestatu dira; horiez gain, hasierako liburuxkak (proiektuaren egitura, emaitzak, esperotako helburuak, parte-hartzaileak eta aurrekontua azaltzen dituzte) ere argitaratu dira. Eta hori guztia Komunikazio Plan baten barruan; arlo horretako proiektuaren bidea 2017ra arte zehaztuko du aipatutako planak.

2014ko maiatzak 8:
LIFE GISWASTE PROIEKTUAK ARRAKASTAZ GAINDITU DU EUROPAKO BATZORDEAREN LEHEN IKUSKARITZA

Inception reporti dagokionez kanpoko ikuskaritza egiteko igorritako dokumentazio guztiaren ebaluazioarekin bat etorriz, Europako Batzordeak GISWASTE proiektuaren bazkideei jakinarazi die proiektua behar bezala egiten ari dela aurrera eta helburuak aurreikusitako epearen barruan lortzeko moduan dagoela; horrenbestez, bazkideak bide beretik jarraitzera animatu ditu.

2014ko uztailak 31:
BIDERAGARRITASUN-FAKTOREAK IDENTIFIKATZEKO ZEREGINA GAUZATU DA

Animalien elikadura eta biogasa balorizatzeko aukeretan eraginen bat duten bideragarritasun-faktore guztiak identifikatzeko lana bukatzea lortu genuen uztailaren amaieran. Horiek guztiak garrantzi erlatiboaren arabera sailkatu dira, bai eta muga-balio baldintzatzaileak zehaztu ere. Informazio guztia biltegiratzeko Access datu-base bat erabili da.

2014ko irailak 20:
BIDERAGARRITASUN-FAKTORE BAKOITZARI LOTUTAKO BALIOAK BILDU DIRA

Bideragarritasun-faktore bakoitzari lotutako balioak bildu dira Life GISWASTE proiektuan (biogasa eta animalien elikadura) aztertutako nekazaritzako elikagaien azpiproduktu bakoitzarentzat zein balorizazio-aukera bakoitzeko. Lotutako balio horiek Access datu-basean sartu dira, eta bilduta daude jada bideragarritasun-faktore guztiak.

2014ko irailak 30:
PROIEKTUAREN GIS GERUZAK EGIN DIRA

Nekazaritzako elikagaien azpiproduktuen sorkuntzari buruzko Informazio Geografikoko Geruzak egin dira, aztertu beharreko azpiproduktu motaren arabera sailkatuta (landarearen, esnearen edo okelarena).

2015eko otsailaren 17a:
IRIZIPDE ANITZEKO ERABAKITZE-METODOLOGIAREN DEFINIZIOAN EGINDAKO AURRERAPENAK

Geograma eta AZTI-Tecnaliako teknikariek aztergai dituzte Irizpide anitzeko erabakitze-metodologia, existitzen diren metodoak eta bakoitzak eskaintzen dituen aukerak, GISWASTE proiektuaren helburuei ondoen egokitzen zaien metodoa aukeratzeko xedez. Horrekin batera, operazio-eskemaren definizioan egindako aurrerapena ere azpimarratzen dute; bertan zehazten da zer operazio gauzatu behar dituen tresnak azterketa zuzena bermatu ahal izateko.

2015eko irailaren 10a:
IRTENBIDE BATEN PLANTEAMENDUA HONDAKINEN BILKETAREN LOGISTIKARAKO

Proiektua garatzean ikusi denez, logistika funtseko elementua da hondakinen balorizazioaren bideragarritasuna aztertzerakoan. Horregatik, Geogramak, GIS atalaren arduraduna den aldetik, azterlan bat egin du determinatzeko zer algoritmo eta tresna erabil daitezkeen hondakinen bilketarako beharrezkoak diren kilometroak kalkulatzeko. Parametro horri esker, posible da deduzitzea zer energia behar den, zenbat CO2 sortzen den, eta zer-nolako inpaktu ekonomikoa eta ingurumen-inpaktua izango dituen bilketak eszenario bakoitzean.

2015eko urriaren 15a:
LIFE GISWASTEK ARRAKASTAZ GAINDITU DU EUROPAKO BATZORDEAREN BIGARREN AUDITORIA

Europako Batzordeak jakinarazi die GISWASTE proiektuko bazkideei ezen, Mid-term reportean bidalitako dokumentazioaren ebaluazioaren arabera, proiektuak badituela beharrezkoak diren baliabideak eta aurrerapenak proiektuaren azkeneko helburuak modu egokian lortzeko, aurreikusitako epearen baitan.

2016eko otsailaren 23a:
Life GISWASTE lehenengo kontraste-mahaia egin da

Life GISWASTE proiektua gidatzen duen euskal partzuergoak irizpide anitzeko GIS erabakitze-tresnaren lehenengo prototipoa aurkeztu zuen, haren egitura eta edukia baliozkotzeko xedez, esne-, okela- eta landare-hondakinen balorizaziorako alternatiben inguruko erabakiak hartzeko. Ekitaldiak parte-hartzaile hauek izan zituen: proiektuaren bazkideak, ingurumenean espezializatutako aholkularitza- eta ingeniaritza-etxeak, supermerkatuen elkarteak, Euskadiko ingurumenaren industrien klusterra eta hondakinen kudeatzaileak.

2016eko azaroaren 18a:
BIOGAS ETA ANIMALIENTZAKO PENTSUKO INSTALAZIOEN AURREPROIEKTUAK EGINDA DAUDE

LKS-k bi ingeniaritza-proiektu egin ditu agertoki errealista eta aldez aurretik zehaztu bat aintzat hartuta, horri esker tresnak lortutako informazioa kontrastatu eta kalibratu ahal izateko. Tratamendu-instalazioaren kokaleku onenari dagokionez egon litekeen ziurgabetasuna murriztu nahi da horren bidez, baita haren eraikitzeko zein eragiteko kostuak ere. Nekazaritzako eta elikagaigintzako azpiproduktuak kudeatzeko oraingo jardueren aldean ingurumen-inpaktuak murrizteko zer ekarpen egiten duen ezagutzeko ere balio du, halaber.

2017eko apirila:
GISWASTEK HONDAKINEN KUDEAKETAN DIHARDUEN EUSKAL ENPRESA BAT GONBIDATU DU ERABAKIAK EGOERA ERREALEKIN HARTZEKO TRESNA BALIDATZERA

Lekua: AZTI-PASAIAko egoitza (Gipuzkoa)

Erabakiak hartzeari begira LIFE GISWASTE proiektuaren baitan diseinatu den tresnak eskainiko dituen prestazioak balidatzeko xedez, proiektuko bazkide diren AZTI eta Geograma enpresetako pertsonal teknikoak lan-bilera bat izan zuen, apirilaren 26an, hondakinen kudeaketan diharduen euskal enpresa batekin. AZTI-Pasaiako egoitzan (Gipuzkoan) egindako bilera horren helburua izan zen enpresa horrek eskariak planteatzea GISWASTE tresnari.
Topaketa horretan, AZTIk eta Geogramak ebaluatu egin zuten enpresa gonbidatuak definitutako egoera erreal bat; era horretan, enpresa horrek aukera izan zuen bertatik bertara ezagutzeko zer-nolako onurak ekar ditzakeen tresna bere prozesuetan erabiltzeak, bere jarduera ekonomikoa beste eremu batzuetara zabaltzeko. Tresnak emandako emaitzak eta beraren erabilgarritasunak ezagutzeaz gain, GISWASTE tresnak etorkizunean izan ditzakeen aplikazioekin zerikusia duten konklusio interesgarriak trukatu ziren.

Parte-hartzaileak

AztiGeogramaLKSIhobe