Jarraipen bilerak

Tokia: AZTI Derio

Atzo, maiatzak 23, Life GISWASTE proiektuaren azkeneko segimendu bilera ospatu zen AZTI Derioko egoitzan. Bertan, proiektuaren bazkideekin, Europa Batasuneko ordezkaria izan zen. Bilera honetan, proiektuaren alde teknikoa eta finantzarioa balioztatzeaz gain, proiektuaren esparruan garatutako tresna informatikoa erakutsi zen ere. GISWASTE proiektua, ia lau urte luze ondoren, aurtengo ekainean amaitzen da.

Tokia: AZTI, LKS e IHOBEren egoitzak

2017ko urtarrilaren eta apirilean, GISWASTE proiektuaren bazkide diren erakunde guztiek zenbait bilera tekniko egin dituzte proiektuaren azken helburuak lortzeko, zeren aurreikusten baita proiektua 2017ko ekainean bukatzea. Bilera horietan, emaitzak kontrastatu ahal izan dira, LKSk digestio anaerobioari eta animalia-elikadurari buruz egindako aurre-proiektuekin egindako azkeneko kalibrazioen ostean. Bilera horiek oso eraginkorrak izaten ari dira GIS tresnaren azkeneko balidazioan aurrera egiteko eta beraren erabilerak eta irismena ahalik eta gehien zehazteko.

GISWASTEk hondakinen kudeaketan diharduen euskal enpresa bat gonbidatu du erabakiak egoera errealekin hartzeko tresna balidatzera

Tokia: AZTI-PASAIAko egoitza (Gipuzkoa)

During January and April 2017, all the GISWASTE project partners held different technical meetings in order to achieve the last objectives of the project that is scheduled to end on 30 June 2017. During the meetings, the participants could examined the results after the final calibrations of the tools with the animal feed and anaerobic digestion plant blueprints produced by LKS. These meetings are proving to be effective to advance towards the final validation of the GIS tool and fine tune its potential and scope.

Tokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Derion (Bizkaia)

Reunion 1Life GISWASTE proiektuaren bazkideek errepasoa egin diete orain arte izandako lorpenei eta hurrengo jarduerak zehaztu dira proiektuaren azken zatiari dagokionez.

Bileran LKS-ek egindako aurreproiektuak aztertu ziren, AZTI-Teknaliak eta Geogramak aplikazio informatikoan sarturako hobekuntzak aurkeztu ziren eta Ihobek burututako webgunearen eguneratzeari eta prestatuko dituen komunikazio materialei buruz hitz egin zen. 2017an egingo den GIS tresnaren aurkezpen ofizialerako plangintza hasi da.

Tokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Derion (Bizkaia)

Reunion 1LIfe GISWASTE proiektuaren EE Kanpo Jarraipenaren 3. Bilera AZTI-Tecnaliaren Derioko egoitzan egin zen –Bizkaia-, Europako Batasunaren NEEMOko ordezkariarekin eta proiektuaren bazkide diren erakundeekin: AZTI-Tecnalia, LKS, Geograma eta Ihobe-Eusko Jaurlaritza.

Bileran azaldu ziren azken urtean egindako aurrerapen teknikoak, GIS tresnaren balidazio-faktoreen ponderazioari eta garapenari dagokienez; errepasoa eman zitzaien egindako hedakuntza- eta lankidetza-jarduerei, eta baita 2016rako agendari ere, tresna bi aurreproiektuz balidatzeari begira; eta, azkenik, proiektuaren ebaluazio administratibo-finantzarioa egin zen.

Tokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Derion (Bizkaia)

Reunion 1Proiektuaren bazkideek errepasoa egin diete orain arte izandako lorpenei, aurreikusitako kronogramaren betetze mailari eta etorkizuneko ekintzen plangintzari, Life deialdiari eta proiektuaren azkeneko helburuak lortzeari dagokienez.

Orobat, hurrengo jarduerak zehaztu dira LIfe GISWASTE proiektuaren lehenengo kontraste-mahaia deitzeko, bi urteko lanaren ostean.

 

Tokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Derion (Bizkaia)

Reunion 1AZTI-Tecnaliaren egoitzan, Derion, Bizkaian, izan zen, Europako Batzordeak izendatutako NEEMOren delegatuarekin eta proiektuaren beste erakunde-bazkideekin: LKS, Geograma eta Ihobe-Eusko Jaurlaritza.

Bileran, azken urtean zehar lortutako aurrerapen teknikoak aditzera eman zituzten: aurreikusitako ekintza bakoitzaren eremuan egindako lanen egungo egoera, orain arte izandako aurrerapenak, egindako ekimenak errepasatzea eta hurrengo hilabeteetarako proposamenak. Bilera osatzeko, administrazio- eta finantza-ikuskapena egin zen eta komunikazio arloan egindako azken ekintzak aurkeztu zituzten.

Tokia: Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren egoitza Bilbon

Reunion 1

Proiektuaren bazkide guztiek parte hartuta, azken hilabetetan egindako lorpenak zein aurreikusitako kronogramaren betetze-maila aurkeztu dira. 

Bazkide bakoitzak Life deialdiari dagokionez dituen berariazko betebeharrak berrikusi dira, eta, bilera amaitzeko, gauzatu beharreko hurrengo jarduerak aztertu dira.

Tokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Derion (Bizkaia)

Reunion 1Europako Batzordearen kanpoko jarraipenerako lehen bilera egin da. ASTRALEKO begirale batek ordezkatu du batzordea.

Bilera horretan, lehenik eta behin, ASTRALEko jarraipen-begiralearen eginkizunak aurkeztu ez ezik, atal administratibo eta ekonomikoaren dokumentazioa berrikusten jarraitu ere egin da; gainera, aurrerapen teknikoak ere berrikusi dira, baita aurreikusitako kronogramarekin lotuta horiek zer egoera duten ere.

Tokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Derion (Bizkaia)

Reunion 1

Bazkide bakoitzak LIFE deialdiari dagokionez dituen administrazio-betebehar zehatzak berrikusi dira, eta proiektuaren aurrerapen teknikoak aurkeztu dira, baita aurreikusitako kronogramarekiko zer egoera duten ere. 

Azkenik, ondoren garatu beharreko zereginak nabarmendu dira.

Tokia: AZTI-Tecnaliaren egoitza Derion (Bizkaia)

Reunion 1

Proiektuko bazkideen aurkezpen-bilera. Proiektuaren ezaugarriak, helburuak, esperotako emaitzak eta egitura aztertu dira bileran; horrez gain, zereginak banatu dira, eta aurreikusitako kronograma zein lotutako arduradunak zehaztu dira. 

Bazkide bakoitzak proiektura bideratutako lantaldea ere aurkeztu du.

Parte-hartzaileak

AztiGeogramaLKSIhobe