Lankidetza sarea
Esperientziak trukatzeko eta proiektuaren lankidetza sarea handitzeko asmoz, Life GISWASTE lantalde teknikoak ekitaldietan, bileretan zein lan jaurnaldietan parte hartzen du sektorearen entitate desberdinekin.
2017
Ekaina
LIFE GISWASTE proiektuaren bazkide diren aldetik, AZTI eta LKSko pertsonalak Life COLRECEPS proiektuaren arduradunekin kontaktatu du ekainean Atenasen, bi proiektuen aurrerapenei lotutako esperientziak trukatzeko. CORECEPSen helburua da frogatze-planta prototipo bat inplementatzea hondar-EPSa birziklatzeko eta EPS perlak lortzeko. Perla horiekin, EPS birziklatuko produktu prototipo berriak ekoiztuko dira. Prozesu horien bidez, poliestireno hedatuaren zikloa itxiko da, hondakin horiei balio erantsi handia ematea lortuta. Produktu prototipo berriak elikadura-sektorean aplikatu ahal izango dira, eta haien abantaila da azkeneko erabiltzailearentzat daudela bereziki diseinatuta, oraingoak baino ezaugarri hobeekin.
COLRECEPS proiektuak ingurumen-arazo bat konpondu nahi du, alegia, zabortegietan EPS hondakin kantitate handiak metatzeak dakarren arazoa. Izan ere, hondakin horiek ez dira biodegradagarriak eta hien dentsitate txikiaren eraginez bolumen handia okupatzen dute. Gainera, gaur egun horien % 80 zabortegietara eramaten da, hau da, Espainian 32.000 tona urtean, eta gainerako % 20 zenbait metodoren bitartez birziklatzen da. Europan 2010ean sortutako EPS hondakinen kantitatea 1,6 milioi tona izan ziren, CMAItik (Chemical Market Associates) hartuta datuen arabera.
Proiektuaren bazkide diren bi erakundeetako teknikariek, Life GISWASTE proiektuaren aurrerapenak hondakin solidoen kudeaketa jasangarriari buruzko V. Nazioarteko Konferentzian (5th International Conference on Sustainable Solid Waste Management) aurkeztera joan zirela aprobetxatuz, Life LEACHLESS europar proiektuarekin kontaktatu zuten, eta aukera izan zuten balizko sinergiak eta ezagutza berarekin konpartitzeko.
Europan lixibiatu kantitate handiak sortzen dira, eta euren konposizioagatik karga kutsagarri handia dute. LEACHLESS proiektuak tratamendu-eredu bat proposatzen du, in situ gauzatuko dena teknologia berri eta errentagarri bat erabiliz, hots, eguzki-lurrunketa/kondentsazioa eta zuzeneko osmosia uztartzen dituen teknologia bat erabiliz. Prototipoak energia berriztagarrien bidez funtzionatuko du (eguzki-energia, biomasa ed hondar-beroa), eta horrek minimizatu egingo du prozesuaren karbono-aztarna.
Apirila
LIFE proiektu guztiek dituzten lankidetza-sareko helburuen barruan, EKO-digestioa proiektuko langile teknikoak AZTIrekin harremanetan jarri ziren Life Ekodigestioa proiektuaren arduradunekin bilera egiteko interesa agertzeko. Bi proiektuen emaitzen gaineko informazioa trukatzeaz gain, etorkizuneko proposamenetan elkarlanean aritzeko egon zitezkeen sinergiak ere zehaztu zituzten.
2016
Abendua
Iragan abenduaren 7an, AZTIKO pertsonalak online bilera bat izan zuen Sun Agile Software enpresako arduradunekin, GISWASTE proiektua ezagutzera emateko. Sun Agile Software hondakinen kudeaketarako softwarearen garapenean espezializatutako enpresa bat da. Garapen horien artean, erabiltzaileei buruzko informazioa eskuratzeko software bat dago, erabili beharreko hondakin-edukiontziei begira, eta erabiltzaileei birziklatzen laguntzeko software bat ere bai.
Bere bezero nagusien artean Londresko udala nabarmentzen da. Halaber, euren negozio-jarduera beste eskualde batzuetara hedatzeko interesa dute, eta hortik dator GISWASTE proiektuaren baitan garatutako tresnagatik azaldutako interesa.
Urria
MIBA
AZTIko teknikariek, urriaren 26an, bigarren bilera bat egin zuten MIBA pentsuak ekoizteko enpresaren kalitate-arduradunarekin tresna balidatzeko zeregina jarraitzeko. Datuak sektoreko agenteekin eguneratzea eta alderatzea garrantzitsua zela nabarmendu zuten AZTIren Derioko egoitzan, era horretan tresnaren amaierako zehaztasuna handitzearren.
ELMUBAS
AZTIk bilera bat izan zuen urriaren 27an ELMUBAS enpresaren kalitateko eta I+Gko arduradunekin. Azpeitian (Gipuzkoa), enpresaren egoitzan. Enpresa horrek txakur eta katuentzako elikagai lehorrak prestatzen ditu, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean. Proiektuan izandako aurrerapenak aurkeztu ondoren, GISWASTE tresnaren azken kalibrazioa egiteko aukera emango duten hainbat datu erkatu zituzten.
Abuztua
LECHE PASCUAL
Leche Pascual enpresak (esnekien hirugarren kontsumo-marka Espainian) Aranda de Dueron (Burgos) dituen instalazioak bisitatu zituen AZTIk. GISWASTE proiektua aurkeztu ondoren, Leche Pascual enpresak interes handia agertu zuen, eta azaldu zuen tresna horrek balio handia izan dezakeela elikagaigintzako hondakinak animaliak elikatzeko lehengai gisa berriro erabiltzeko orduan.
Uztaila
CICYTEX
CICYTEX Zientzia eta Teknologiako Ikerketa Zentroaren instalazioak bisitatu zituen AZTIk Méridan. GISWASTE proiektua aurkeztu eta CICYTEX zentroaren ikerketa-lerro ezberdinak ezagutu ez ezik, etorkizunean animalien elikaduraren arloan lankidetzarako zer aukera dauden ere aztertu zuten. Bilera amaitzeko, Nekazaritzaren arloko Ikerketako Institutuaren finka, La Orden-Valdesequera izenekoa, bisitatu zuten, non animaliak eta abian jarritako ikerketak ikusi zituzten.
Ekaina
LIVEWASTE
AZTIko teknikari batzuek bilera bat izan zuten ekainaren 23an Life LIVEWASTE proiektuaren arduradunekin, Hondakin Solidoen Kudeaketa Jasangarriari buruzko 4. Nazioarteko Konferentziaren baitan (Limasol, Zipre). Proiektu anfitrioiarekin izandako bileraz gain, esperientziak trukatu ahal izan ziren bertan zeuden beste LIFE eta H2020 proiektu batzuekin. LIVEWASTE proiektuaren helburu nagusia da abeltzaintzako hondakinen kudeaketarako ikuspegi berritzaile bat garatzea, erakustea eta ebaluatzea, horren bidez ingurumen-babes handiagoa lortzeko eta klima-aldaketa moteltzeko.
MIBA
Animalien elikadurarako pentsuak ekoizteko prozesua ezagutzeko xedez, LKS eta AZTIko zenbait teknikarik bisita bat egin zuten MIBA Nekazaritza Kooperatibaren pentsuen instalazioetan, Etxebarrian (Bizkaia). GISWASTE proiektua enpresari berari aurkeztu eta prozesuaren fluxuak ezagutzeaz gain, informazio baliagarria eskuratu zen animalien elikadurarako irinak ekoizteko plantaren aurreproiektuaren erredakziorako. Aurreproiektu hori funtsezkoa da proiektuaren baitan garatutako tresnaren kalibraziorako.
Maiatza
SAAC GROUP
AZTIko teknikariak SAAC Ibéricako arduradunekin bildu ziren, Segovia probintziako Iscar herrian. Enpresa horren jardunaren ardatza da landare-zatikiak eta laboreak txigortzea eta deshidratatzea, askotariko produktu deshidratatuak eskainiz. SAAC Ibéricako arduradunek interes handia azaldu zuten GISWASTE proietuagatik, beren negozio-lerroak handitzeari buruzko erabakia hartzen laguntzeko tresna gisa.
INGETECSA, RIERA NADEU eta GEA WESTFALIA
Lankidetza-sarearen helburuei lotuta, Life GISWASTE proiektuaren AZTIko arduradun teknikoek bilera presentzial bana izan zuten Bartzelonan eta Granollersen, Ingetecsa, Riera Nadeu eta GEA Westfalia enpresetako arduradunekin. Enpresa horiek guztiak lehortze-teknologietan daude espezializatuta. Proiektua aurkeztu eta gero, garbi geratu zen enpresa horiek interesatuta zeudela proiektuaren emaitzak konpartitzeko, zeren horri esker etorkizunean aukera egon bailiteke lehortze-ekipoak hornitzeko, azpiproduktu organikoen balorizaziorako, jarduera berri hori abian jartzen denean.
CARINSA
AZTI-Tecnalia CARINSA enpresarekin bildu zen Sant Quirze del Vallésen (Bartzelona probintzia). CARINSA Konpainia Talde bat da, 5 atalez osatua, zerbitzu integrala eman diezaiokeena zenbait sektoreri, hala nola animalien eta gizakien elikadura, lurringintza, kosmetika, garbiketako produktuak eta aholkularitza-zerbitzuak. GISWASTE tresnak zer helburu dituen eta zer garapen-fasetan dagoen azaltzeaz gain, bileran etorkizunean egon litezkeen lankidetzak aztertu ziren.
Life WASP TOOL
ORBIT 2016 konferentziaren baitan (Heraklion, Kreta) AZTIko teknikariek bilera bat izan zuten, jadanik amaituta dagoen Life WASP TOOL proiektuaren koordinatzaileekin (LIFE10 ENV/GR/000622). WASP TOOL proiektuaren emaitza nagusia web tresna bat da, elikagaien alferrikako galera prebenitzeari buruzko erabakiak hartzen eta hondakinak era eraginkorrean kudeatzen laguntzera zuzendua.
Otsaila
TRASA S.L.
AZTIko teknikariek bilera bat izan zuten, iragan otsailaren 4an, San Adriango TRASA S.L. enpresarekin (Nafarroa). TRASA landare-transformatuen sektorean 2001-2006 urteetan egindako ingurumen-azterketaren ondorioz sortua da. TRASAko arduradunei oso interesgarria iruditu zitzaien GISWASTE tresna, landare-azpiproduktuen balorizazioari begira garatzeko tresna gisa. Halaber, enpresa GISWASTE tresnaren erabiltzailea izan liteke, animalia-elikagaietarako balorizazio-planta baten inbertitzaile gisa.
Deshidratal
AZTIko teknikariek bilera bat izan zuten DESHIDRATAL enpresarekin, iragan otsailaren 4an, Aranda de Dueron (Burgos). Deshidratal enpresak elikagaien lehortze termikoan dihardu, elikagaiak gizakion eta animalien elikaduran erabiltzeko, eta baita esportatzeko, inportatzeko eta merkaturatzeko. Deshidratalen arduradunei oso interesgarria iruditu zitzaien GISWASTE tresna, animalia-elikadurarako balorizazio-plantak instalatzerakoan lagungarria izan daitekeen tresna gisa.