Agenda
AZA
16-17
LIFE ECOCITRIC NAZIOARTEKO KONGRESUA
AZTIk LIFE Ecocitric nazioarteko kongresuan parte hartuko du azaroaren 16 eta 17an, Vall d’Uixó herrian (Castelló), Life GISWASTE proiektua aurkezteko. LIFE Ecocitric proiektua buru duen kongresuaren bitartez nekazaritzako jardunbide egokienak aurkeztu ez ezik, harreman-sare bat ere sortu nahi dute azpiproduktuen balorizazioa bultzatzeko.
Zitrikoen inausketa-hondarren aprobetxamendu osorako sistema berri baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa erakusten du LIFE Ecocitric proiektuak. Hondar horietan oinarrituta, izan ere, azpiproduktu berritzaileak lortzen dira, hala nola funtsezko olioak, ongarria, animaliak elikatzeko pentsuak eta biomasa.
Tokia: Vall d’Uixó (Castelló)
URR
5
GISWASTE URTEKO JARRAIPEN BILERA
Life GISWASTEren bazkideek errepasoa egingo diete orain arte izandako lorpenei eta proiektuaren azken zatirako ekintzak zehaztuko dituzte.
Tokia: AZTI-Tecnalia, Derio
EKA
13-17
Geogramaren taldeak FMEdays 2016 ekitaldian parte hartuko du, hots, FME (informazio geoespazialaren integrazio, prozesaketa eta kalitate-kontrolerako tresna) erabiltzaileen Europako topaketa nagusian. Konferentzia ekainaren 13tik 17ra izango da, Essenen (Alemania), eta bertan Geogramak ezagutzera emango du Life GISWASTE sortzeko faktoreen determinazioa, eta proiektuaren garapena eta etorkizunerako aurreikuspenak azalduko ditu.
Tokia: Essen (Alemania)
EKA
23
Hondakin Solidoen Kudeaketa Jasangarriari buruzko 4. Nazioarteko Konferentzia
AZTI-Tecnaliak parte hartuko du Hondakin Solidoen Kudeaketa Jasangarriari buruzko 4. Nazioarteko Konferentzian, ekainaren 23tik 25era, Limassolen, Zipre. Life GISWASTE proiektuak bere ekarpena egingo du, besteak beste eduki hauen inguruan: hondakin solidoen tratamenduarekin zerikusia duten alderdi sozioekonomikoak; hondakinen balorizazioari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko tresnak; eta azpiproduktuen erabilera energiaren sorkuntzarako.
Tokia: Limassol (Zipre)
MAI
23
Maiatzaren 23tik 26ra bitartean, AZTI-Tecnaliak ekonomia zirkularraren eremuko gaiei buruzko WastEng Konferentzian parte hartuko du; bertan, CO2 isuriak murrizten laguntzen duten teknologiei buruzko proiektuak, prozesuak eta jardunbide egokiak aurkeztuko ditu.
Tokia: Albi (Frantzia)
MAI
25
AZTI-Tecnaliak ORBIT 2016n parte hartuko du maiatzaren 25etik 28ra bitartean; Europar ekitaldi horretan, eztabaidagai egongo dira ekonomia zirkularraren etorkizuna eta hondakin organikoen kudeaketa, Europako Batzordearen estrategia berriaren ildotik.
Tokia: Heraklion, Kreta (Grezia)
API
27
Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia
AZTI-Tecnaliaren taldeak Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Biltzar Europarraren harira antolatu den PPI4Waste Hondakinak Kudeatzeko Konponbide Berritzaileetarako Nazioarteko Tailerrean parte hartuko du. Hitzordu horretan, Life GISWASTE proiektua aurkeztuko zaie Europa osoko hondakinen kudeaketaren arloko hainbat kontratatzaile publiko, hornitzaile eta aholkulariri.
Tokia: Bilbo
MAR
03
AZTI-Tecnaliak NutriForum topaketan parte hartuko du, animalia-nutrizioari buruzko topaketa garrantzitsuena. Ekitaldia martxoaren 3an eta 4an izango da, Lleidako La Llotja Batzar Jauregian. Bertan, AZTIk Life GISWASTE tresna aurkeztuko die nutrologoei, pentsu-ekoizleei, teknikariei eta formulazio-zerbitzuen enpresei, aholkulariei eta animalien nutrizio eta elikaduran interesatutako profesionalei.
Tokia: Lleida
OTS
22
Life GISWASTE proiektuak deialdia egin die Euskadiko nekazaritza-abeltzaintza sektoreko eragile publiko eta pribatu nagusiei, hondakinen balorizazioari buruzko erabakiak hartzeko GIS tresnaren lehenengo bertsioa aurkezteko eta haien ekarpenak jasotzeko, tresna horren azkeneko bertsioan inplementatzeari begira. Lan-jardunaldia otsailaren 22an izango da, goizeko 10:00etan, proiektuaren bazkide den Ihobe sozietate publikoaren auditorioan, Bilboko Bizkaia Plazan.
Tokia: Ihobe, Bilbo
URTA
15
Jardunaldia: “Ekonomia zirkularraren bidean aurrera egiten”
AZTI-Tecnaliak “Ekonomia zirkularraren bidean aurrera egiten” izeneko jardunaldian izango da urtarrilaren 15ean. ACLIMAk antolatuta (Euskadiko ingurumenaren industrien kluster elkartea), jardunaldia Kursaal batzar jauregian egingo da. Bertan, EAEn jardunean dauden ekonomia zirkularreko ekimenak aztertuko dira, eta baita Europako Batzordearen Ekonomia Zirkularraren Pakete Berria (H2020) ere hondakinen kudeaketaren inguruan.
Tokia: Donostia