LIFE GISWASTEk merkatuarekin kontrastatuko ditu irizpide anitzeko tresnaren onurak

29 Api, 2017
2013an hasitako GISWASTE proiektua bukatzear dago. Horregatik, beraren bazkide diren erakundeek azken kontrastea egingo dute, sektoreko eragile nagusiekin, tresnak eskaintzen dituen erabilerei buruz. Ezaguna denez, tresna hau diseinatu da nekazaritzako elikagaien hondakinak balorizatzeko planta industrialen kokapen geografikoaren bideragarritasuna ebaluatzeko, teknikaren, ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspuntutik.

Horri begira, LIFE GISWASTE osatzen duten erakundeek deialdia egin diete elikadura-azpiproduktuak sortzen dituzten enpresei, logistikako enpresei, hondakinak balorizatu eta kudeatzen dituzten enpresei, pentsuen ekoizleei, biogasaren alorreko ingeniaritza-etxeei eta gai horrekin zerikusia duten administrazio publikoei, maiatzaren 16an lan-tailer batean parte hartzera, 10:00etan, Eusko Jaurlaritzak Bilboko Bizkaia Plazan duen egoitzan. Bertan, GISWASTE tresnak eskain diezazkiekeen erabilerak eta onurak ikusi eta esperimentatu ahal izango dituzte.
Last modified on Larunbata, 29 Apirila 2017

Parte-hartzaileak

AztiGeogramaLKSIhobe