GISWASTE, LKSren “Ekonomia Zirkularrari buruzko Elkarrizketak” jardunaldian

09 Eka, 2017

AZTI eta LKSk, LIFE GISWASTE europar proiektuaren enpresa bazkide diren aldetik, GISWASTE tresnaren onurak aurkeztu zituzten “Ekonomia Zirkularrari buruzko Elkarrizketak” jardunaldian, iragan ekinaren batean. Jardunaldia Arrasaten egin zen (Gipuzkoa), LKSren egoitzan, Euskadin garatzen ari diren ekonomia zirkularreko esperientziak eta proiektuak ezagutzeko eta konpartitzeko xedez.

AZTI eta LKSrekin batera, jardunaldian Ondoan S.Coop. eta Isea S.Coop enpresek ere parte hartu zuten, ekonomia zirkularreko proiektuen finantziaziorako Europan dauden tresnez hitz egiteko.

Bertaratutako pertsonek ikusi ahal izan zuten zer-nolako erabilerak eta abantailak eskaintzen dituen GISWASTE tresnak nekazaritzako elikagaien balorizaziorako, landare-, okela- eta esne-azpiproduktuen kasuan, tresnak eskaintzen dituen txosten tekniko, ekonomiko, geografikoei eta ingurumen-txostenei esker.

Parte-hartzaileak

AztiGeogramaLKSIhobe