Agenda 2015

2015
ABE
2

Jardunaldia: “Larre, bazka eta azpiproduktuak: aprobetxamendua hausnarkarien elikaduran”

AZTI-Tecnaliak parte hartuko du CESFACen eta Espainiako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben sostengua duen jardunaldi honetan; helburua da lankidetza proiektu bateratuak bultzatzea eta ikerketa eta berrikuntza teknologikoa Espainiako nekazaritzako elikagaien sektorean sustatzea.

Lekua: INIA, Madrid


2015
AZA
5

ESRI 2015: “Eraldaketa digitala eta WEBGIS: ikuspegi integratzaile bat“

Geogramako teknikariek Smart Communities saioan parte hartuko dute, GIS metodologiek nekazaritzako elikagaien azpiproduktuen balorizazioan duten aplikazioa aurkezteko, Life GISWASTE proiektuaren baitan.

Lekua: Pabellón Norte IFEMA, Madrid


2015
URR
30

GISWASTE urteko jarraipen bilera

Proiektuaren bazkideek errepasoa egingo diete orain arte izandako lorpenei, aurreikusitako kronogramaren betetze mailari eta etorkizuneko ekintzen plangintzari, Life deialdiari eta proiektuaren azkeneko helburuak lortzeari dagokienez.

Lekua: AZTI-Tecnalia, Derio


2015
URR
13

Konferentzia: “Food for life: Less waste. More quality and sustainability”

Elikagaiak erabiltzea bizi-kalitatea hobetzeko ekitaldiaren ardatza izango da. Topaketak Europa osoko profesionalak eta ikerkuntzaren zein industriaren eremuko erreferenteak bilduko ditu, eta besteak beste, europar proiektu hauen parte-hartzea izango du: Fusions, Tradeit, Sanos Menores Cereales, Sunniva eta GISWASTE.

Lekua: NH Alberto Aguilera, Madrid


2015
URR
9

GISWASTE-ko aurrerapen teknikoei buruzko bilera

Aurrerapen teknikoei buruzko bilera honetan, Geogramak aurkeztuko dizkie AZTI-Tecnalia eta Ihoberi hondakinen bilketarako ibilbideak GIS informazio sistemen bidez sortzeko egindako lehenengo probak.

Lekua: GEOGRAMA, Vitoria-Gasteiz


2015
IRA
22

EXPOBIOMASA 2015

Europako profesionalen EXPOBIOMASA azokaren 2. edizioak biomasaren merkatuko adituak, klimatizazio-sistemen ekoizle eta instalatzaileak eta bioerregai solidoen industriako enpresak bilduko ditu.

Lekua: Valladolid


2015
IRA
14

Konferentzia: “WASTES 2015: Solutions, Treatments and Opportunities”

AZTI-Tecnaliako talde teknikoak parte hartuko du “Wastes 2015: Solutions, Treatments and Opportunities” izeneko nazioarteko konferentzian, irailaren 14, 15 eta 16an. Ekitaldi honetan, hondakinen eta birziklapenaren alorrean espezializatutako mundu osoko adituen aurrean, AZTI-Tecnaliak Life GISWASTE proiektua aurkeztuko du.

Lekua: Instituto Politécnico de Viana do Castelo, Portugal


2015
UZT
16

Lan-jaurnaldia: “GISWASTE lankidetza sarea”

AZTI-Tecnaliako teknikariek bilera bat izango dute Talcako (Txileko Maule eskualdea) Centro de Estudios de Alimentos Procesados - CEAP erakundeko koordinatzaile teknikoarekin, hautabide teknologikoak garatzeari begira esperientziak trukatzeko asmoz, produkzio sistemaren efizientzia hobetzeko, hondakinei balioa emateko eta balio erantsi handiko produktu berriak sortzeko.

Lekua: AZTI-Tecnalia, Derio


2015
EKA
15

Sinposioa: “Biorefinery for Food, Fuels and Materials 2015”

AZTI-Tecnaliak “Biorefinery for Food, Fuels and Materials 2015” nazioarteko sinposioan parte hartuko du, ekainaren 15etik 17ra bitartean; bertan, hizpide izango dira elikadurako azpiproduktuen finketa biologikoa, prozesu horien optimizazioa eta irizpide anitzeko metodologien erabilera, GISekin konbinatuta.

Lekua: SupAgro (INRA), Montpellier (Francia)


2015
EKA
2

Konferentzia: “From Waste to Energy”

AZTI-Tecnaliak “From Waste to Energy” nazioarteko konferentzian parte hartuko du, ekinaren 2an eta 3an; COOSWEEP proiektuaren baitan antolatuta, konferentzia horretan beste europar proiektu batzuk ere azalduko dira, hala nola LIFE+ WOGAnMBR.

Lekua: Bizkaia Aretoa, Bilbao


2015
API
30

Lan-jaurnaldia: “GISWASTE lankidetza sarea”

AZTI-Tecnaliako teknikariek bilera bat izango dute INTIAren (Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua) egoitzan. Bileran, LIFE GISWASTE eta SIGAgroasesor proiektuak aurkeztuko dituzte, eta GISen oinarritutako erabakiak hartzeko laguntza-tresnen garapenaren inguruko esperientzia-trukea egingo dute.

Lekua: INTIA, Navarra


2015
MAR
23

GISWASTE EBren kanpoko jarraipen bilera

EBren kanpoko jarraipenerako 2. urteko bilera Europako Batzordeak izendatutako NEEMOren delegatuarekin eta proiektuaren beste erakunde-bazkideekin, LKS, Geograma eta Ihoberekin ospatuko da. Bileran, azken urtean zehar lortutako aurrerapen teknikoak aditzera emango dituzte.

Lekua: AZTI-Tecnalia, Derio


2015
OTS
25

Meeting Pack 2015

Oztopo-materialen eta -ontzien, horien fabrikazio-prozesuen eta elikagaiak kontserbatzeko eta iraunarazteko biltze-sistemen arloetako mundu-mailako berrikuntza eta joera nagusiak izango dira ardatz nagusia.

Lekua: Valencia


2015
OTS
9

Lan-jaurnaldia: “GISWASTE lankidetza sarea”

Life GISWASTE proiektuko lantalde teknikoak kontaktuak egiten jarraituko du, bere lankidetza sarea handitzeko xedez. Bioazul enpresarekin, Frantziako Ingurumen eta Nekazaritzarako Zientzia eta Teknologiei buruzko Ikerketarako Institutu Nazionalalarekin eta Ekotek enpresarekin bilera bat izango dute teknikariek, lan-ildoei buruzko informazioa trukatzeko eta Life GISWASTE proiektua aurkezteko.

Lekua: Hainbat

« AGENDA 2016 | AGENDA 2014 »

Parte-hartzaileak

AztiGeogramaLKSIhobe